NOR GARA?

Natura eta Gazteriaren aldeko INGUMA-GAZTEAK Kultura Elkartea

Kirolaz, mendiaz eta gazteez arduratutako jende taldea gara. Elkarte hau eratu dugu, hainbat arlotan espezializatutako begirale tituludunek zuzenduta hainbat kirol eta kultura jarduera egiteko gogoz. INGUMA-GAZTEAK taldeko gazteentzat betiere, haiek baitira proiektu honetako garrantzitsuena. Mendia, bizikleta, abentura kirola? gozatu nahi duten neska-mutilak, parte hartzeko gogoa dutenak, jardueretara etorriz ez ezik euren iritzia emanez eta egin nahi dituzten jarduerak eskatuz ere.
Proiektu berri hau hasten ari gara, eta espero dugu harrera ona izango duela zuen artean. 2007ko lehenengo seihilekoko jardueren egutegia prestatzen ari gara. Lan taldea eratzen ari gara, ideia berri honetan uste duten eta euren iritzia eman nahi duten begiraleen eta gazteen artean. Elkarte edo klub guztietan egiten dira gazteentzako jarduerak, baina helduek zuzenduta eta helduek prestatuta. Gurean, gure nahia da zeuek prestatzea eta lantzea zuen jarduerak. Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak, proposamen guztiak aurrera atera ahal izateko lan egingo du.
Ekimen honek Construcciones Iņigo enpresaren laguntza eta babesa du. Arabako enpresa horrek ardura handia hartu du Arabako mendiarekin eta kirolarekin. Espero dugu Arabako beste enpresa eta erakunde handi batzuek ere bat egingo dutela proiektuarekin.

BALTZUAREN EGOITZA

Gure baltzuaren egoitza Gasteizko alde zaharrean dago Pintoreria 9 kalean. Gaur egun, astelehen, astearte eta ostiraletan, 17:45etik 19:45era biltzen gara. Ezagutu nahi bagaituzu, pozik hartuko zaitugu. Posta elektronikoz ere jar zaitezke gurekin harremanetan info@inguma-gazteak.com, argibideak eskatzeko edo egin behar diren jarduerei buruz zure iritzia emateko.

JARDUN EREMUA

Elkartearen jardun eremua, batik bat, Euskal Autonomia Erkidegoa izango da.

HIZKUNTZAK

Elkarteko hizkuntza ofizialak gaztelania eta euskara izango dira.
Euskararen jakintza eta erabilera sustatzeko ardura hartzen dugu.

ADINAK

Abonatuak edo partaideak 9 eta 22 urte bitartekoak izango dira. Beste adin batzuetakoak onartzeko aukera izango da, elkartearen garapenaren arabera.

Haur eta gazte sekzioak izango dira.

NATURA ETA GAZTERIAREN ALDEKO INGUMA-GAZTEAK KULTURA ELKARTEA

Pintore Kalea, 9, Behea - 01001 Gasteiz - (Tlf)945124582 (Faxa)945122006

info@inguma-gazteak.com

[LEGEZKO ABISUA]

 

Spiral Multimedia S.L.