AURKEZPENA

Munduko 24 orduz Distantzia Errekorra, 24 ordutan ahalik eta distantzia handiena egiten datza, kasu honetan, Gasteizen kokatutako zirkuituan. Jendeak erraz ikusi ahal izango duen ikuskizuna da hau, gainera, 24 orduz bizikleta gainean egon ondoren, emaitza jakingo dute. Oihartzuna nabaria izango da telebistan, prentsan, eta abarrean.

Froga horren ezaugarriak direla eta, zirkuituan, eremu zabala denez, publizitate estatikoa izateko aukerak handiak dira. Munduko errekorra lortzen saiatzeaz gain, ahalik eta bertaratze handiena lortzearren, maratoiara loturiko 24 orduko froga bat antolatuko da herriarentzat; errekorraren ibilbidearekikoa izango da, eta bertan Espainiako zein atzerriko 300 kirolari parte hartuko dutela espero da.

Froga mota hori, "Muturreko Iraupen" edo "Ibilbide Luzeko" Txirrindularitza modalitatearen barnean dago. Euskal Herrian, kategoria horretan,“JULIÁN SANZ”.dugu kirolari gaia eta irabazlea. Julian Sanz, muturreko iraupen txirrindularitzan munduko irabazlea da. 33 urte ditu eta Bilbokoa da! Eta, frogatu egin du! Zikloturista horrek, "Le Tour Ultime" amaitzen lortu duen bakarra da munduan. 4.160 km-tako froga horretan, Alpetako eta Pirinioetako ia mendate guztiak daude barne (Alpe D’Huez, Mont Ventoux, Glandon, Tourmalet, Peyresourde), eta hori gutxi balitz, froga irauten duen bitartean, erlojua ez da inoiz gelditzen. Julian froga hori betetzeko 11 egun, 17 ordu eta 27 minutu behar izan zituen.

MUNDUKO ERREKORRA zein VITORIA- GASTEIZKO 24 ORDUKO 1.go MARATOIA, 2008ko maiatzaren 3an ospatuko dira. Froga horren helburuak dira: Vitoria- Gasteizera, oihartzun handiko 24 orduko Munduko Errekorra ekartzea, eta Guinness Errekorreko 3 epaile etortzea. Frogan, Gasteizko Txirrindularitza Elkarteak lagunduko du, Arabako lurraldeko txirrindularitza elkarte handiena dena.

NATURA ETA GAZTERIAREN ALDEKO INGUMA-GAZTEAK KULTURA ELKARTEA

Pintore Kalea, 9, Behea - 01001 Gasteiz - (Tlf)945124582 (Faxa)945122006

info@inguma-gazteak.com

[LEGEZKO ABISUA]

 

Spiral Multimedia S.L.