ANTOLAKUNTZA

BAZKIDE FUNDATZAILEAK

Bazkide fundatzaile izango dira fundazio aktan ageri diren edo legeak ezarritako epeen barruan sartzen diren pertsona fisikoak, partikularrak edo erakundeak (erakunde juridikoak edo erakunde publikoak). Ekarpen ekonomikoak egin behar dituzte, eta jarraipenerako ardura hartu. Ez dago bazkide fundatzaileen kopururako mugarik, salbu eta zuzendaritza, fundazio eta kudeaketa organoek hala erabakitzen badute.

BAZKIDE LAGUNTZAILEAK

Bazkide laguntzaile izango dira ekarpen ekonomikoa egiten duten eta -epe mugarik gabe edo urtez urte- jarraipenerako ardura hartzen duten pertsona fisikoak, partikularrak edo erakundeak.

DOHAINTZAK

Elkarteak dohaintzak onar ditzake, salgaietan eta ondasunetan, baldin elkartearen helburuetarako badira. Elkarteak laguntza hori egiaztatzeko dokumentuak emango ditu, autonomia erkidegoko edo Estatuko zerga onuretarako edo bestelako onuretarako.

KIDE EGITEA

Elkartea, bere jarduerak egiteko beharrezkoa den elkarte edo federazio guztietako kide egingo da.

ERANTZUKIZUNAK

Zuzendariek, begiraleek eta kirol jarduerako arduradunek erantzukizun zibileko poliza baten estaldura izango dute. Poliza hori kirol mutualitate edo konpainia batekin egingo da.

ABONATUAK EDO PARTAIDEAK

Edozein kirol modalitateko parte hartzaileek, dagokien federatu txartela izango dute, jarduera egiteko. Ezinbesteko baldintza da hori.
Ezarritako adinetako pertsona orok parte hartu ahal izango du. INOR ERE EZIN DA baztertu sexuagatik edo erlijioagatik. Bazkide edo abonatuei txartela emango zaie, identifika daitezen eta horrela elkarteko jardueretan parte hartu ahal izan dezaten.

BAZKIDE BABESLEAK

Bazkide babesle izango dira, lankidetza hitzarmenen bidez, eliteko kirolariak, euren kirol jardunean ari direnak edo jardun hori utzi dutenak; bai eta kirol jarduna prestatu eta egiteko diharduten erakunde juridikoak ere.

KIROL EDO KULTURA JARDUERAREN ARDURADUNAK

Kirol jardueraren arduraduna, Zuzendaritza Batzordeak jarduera horretarako izendatutako ordezkari edo begiralea izango da. Arduradun horrek elkartearen helburuak bete eta betearaziko ditu, baltzu eta kirol prestakuntzari dagokionez.

NATURA ETA GAZTERIAREN ALDEKO INGUMA-GAZTEAK KULTURA ELKARTEA

Pintore Kalea, 9, Behea - 01001 Gasteiz - (Tlf)945124582 (Faxa)945122006

info@inguma-gazteak.com

[LEGEZKO ABISUA]

 

Spiral Multimedia S.L.