NOLA FEDERATU

Edozein kiroletan aritzean, ez da ahaztu behar segurtasuna dela kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenetariko bat. Federazioaren lizentzia izatearen balio nagusia, harekin batera datorren asegurua da. Asegurua ezinbestekoa da mendizaletasunean (mendizaletasunaren edozein modalitatetan) jardun nahi dutenentzat, eta edozein gorabeherari aurre egiten laguntzen du. Gainera, lizentzia mota asko dago, eta horien artean egin nahi duzun jarduerara egokitzen dena aurkituko duzu.

BEHARREZKOA DA FEDERATZEA, MENDIRA JOATEKO OHITURA BALDIN BADUZU.

Lizentzia mendizale elkarteen bidez izapidetzen da.

Hainbat lizentzia mota dago, egingo dugun jarduera mota zein den:
. A eta B lizentzia motak: Espainiako Erresumaren lurretan txangozaletasunean eta zidorzaletasunean aritzeko.
. C lizentzia mota: alpinismoa, eskalada, mendiko bizikleta, trokak jaistea eta espeleologia, Espainiako Erresuman.
. D lizentzia mota: C motakoak, gehi eskia, mundu osoan.
. E lizentzia mota: poloetako espedizioak eta 7.000 metro edo gehiagoko garaieretako espedizioak.

Guretzat, nahitaezkoa da elkarteko abonatu guztiak federatuta izatea, abonatuen beren segurtasuna babestearren eta elkarteak kezkarik izan ez dezan Inguma-gazteek antolatutako jardueretan parte hartzen dutenean.

Federatzeko, nahikoa duzu federatu fitxa deskargatzea eta jarraibideei kasu egitea. Fitxa eta federazioko lizentziaren ordainketa jasotzen ditugunean, federatu egingo zaitugu, eta federatu txartela bidaliko dizugu etxera.

Deskarga ezazu informazioa (PDF fitxategia) 42,2 KByte

NATURA ETA GAZTERIAREN ALDEKO INGUMA-GAZTEAK KULTURA ELKARTEA

Pintore Kalea, 9, Behea - 01001 Gasteiz - (Tlf)945124582 (Faxa)945122006

info@inguma-gazteak.com

[LEGEZKO ABISUA]

 

Spiral Multimedia S.L.