
Mendia, eskalada, espeleologia, eskia, errepideko txirrindua, mendiko txirrindua, astialdiko eta naturako lantegiak, mikologia, proiekzioak, hitzaldiak, mahai inguruak, eta abar.
Mendi jarduera gisa, txangoak edo irteerak egingo ditugu. Egutegi batean agertuko dira.
Egutegi hori, horretarako kontrataturiko begiraleek eta elkarteko abonatuen ordezkari
izango den gazte batzorde batek prestatuko dute. Parte hartu nahi duten gazte guztientzat
zabalik dago aipaturiko gazte batzordea.
Begiraleak kontratatu eta ordaindu egingo dira (kolaborazioak ere onartuko dira). Ezagunen
artean hautatuko dira begiraleak, ahal bada.
Aterpetxe bat izaten saiatuko gara, erraz iristeko moduko mendialde edo herrigune batean,
zuek begiraleekin egingo dituzuen izadiko lantegiak edo ikastaroak nahiz bestelako jarduerak
aurrera eramateko.
Egutegiari jarraituz, eta zuen proposamenen arabera, irteerak egingo ditugu Urbasara, Eribera,
Barriara, Sobronera, Pirinioetako udalekuetara, Untxien uhartera edo beste toki batzuetara.
Bizikidetza jardunaldiak ere egingo ditugu.
Irteera programatuak egingo ditugu, elurretara joateko; batez ere, Somporteko eta Candanchuko (Huesca) eskiguneetara. Modalitateak: alpetar eskia, iraupen eskia eta erraketak. Snowboard ere egingo dugu, beharbada.
Irteerak egingo ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko haitzuloetara, jardueren egutegian programatuta. Gure begiraleekin eta jarduera horretan espezializatutako elkartekideekin joango gara.
Kirol eskaladako ikastaroak egingo ditugu Ariznabarrako eskalada murruan, Hegoalde gizarte etxekoan...
Hasteko edo erreskateko ikastaroak egingo ditugu Eginon, Arabako Eskalada Eskolako begiraleekin eta elkarteko begiraleek lagunduta.
Jarduera begirale profesionalekin egingo da, Huescan gehienbat.
Egutegian zehaztutako irteerak egingo ditugu, begiraleekin.
Egutegian zehaztutako irteerak egingo ditugu, begiraleek eta txirrindulari profesionalek lagunduta, bidegorriak erabiliz (bidegorri asko baitago Araban).
Administratzaileek, Zuzendaritza Batzordeak edo Artezkaritza Kontseiluak, babes bekak eratuko dituzte, kirolari gazteei aurrerabidea eskaintzeko, goragoko kategorietarantz edo interesekotzat deklaratutako kirol proba nabarmenetarako.
NATURA ETA GAZTERIAREN ALDEKO INGUMA-GAZTEAK KULTURA ELKARTEA
Pintore Kalea, 9, Behea - 01001 Gasteiz - (Tlf)945124582 (Faxa)945122006